programa hezitzailea benetan!

H.I. ZAMAKOLA ESKOLA

Zamakola eskolan nola jarraitu duten programa:


1.Kudiaketari buruz

Eskolako talde guztiek eskolan sortutako hondakinak nola biltzen ditugun aztertu dugu (enkesten bidez) eta horiek dira ateratako konklusioak :

-Geletan papera biltzeko ontziak badaude. Dena den, liburutegian, ludotekan, jantokian eta gimnasioan oraindik falta dira. Eskolan, pasabideetan paper ontzi urdin handiak ditugu eta Udaletxetik, behar dugunean, etortzen dira biltzera.

-Pilak biltzeko ontzia dugu idazkaritzan.

-Geletan eta patioan ere zarama botatzeko paperontzi nahiko dugu.

-Plastiko ontziak patioan ditugu, baina jantokian ez eta ezinbestekoak dira, jogur pilo jaten dugu eta.
BEHARRAK:

-Plastiko biltzeko ontziak jantokian jarri.
-Geletan kutxa urdinak, papera biltzeko, berriztu behar.
-Falta diren lekuetan: jantokian, ludotekan, liburutegian… ipini.

2-Inguruaren zainketa

Gune berdeak banatu ditugu zikloen artean. Ziklo bakoitzak bere gune berdea dauka, eta han landatu, garbitu, ureztatu eta gunearen zainketaz arduratu behar.


3-Txoko berdea

Txoko berdea sortu dugu.
Hondakin banaketari buruzko kanpaina han plazaratu dugu. Guztion bistan dago, gurasoek, ikasleek, irakasleek, bisitariek ikus dezaten.
Ikasle etorkinak ditugun arren, euskeraz aparte, haien hizkutzetan ere kanpaina egin dugu.





4- Elkarbitzitzarako taldea

Orain dela urte asko gure eskolan elkarbizitzarako taldea sortu zen, talde horri eskolako A21 ere dagokio.
Ekintzak, kanpainak, erabakiak,... antolatzen da.


5- Kurríkuloari buruz

Eskolako ikasgaiak birpasatu ditugu baiztatzeko:
-Hondakinen kudiaketari buruz zerbait ikasten dugu.
-Inguru arloan sartuta dugu.
-Ekintza pilo egiten ditugu.

6-Informazioa eta parte hartzea

Irakaslegoa:

-Kurrikuluma birpasatu .
-Ekintzak aurrera eraman dituzte: enkestak, landatzea, ikasgaiak, ....
-Informazioa zabaldu.

Ikaslegoa:

-6. mailako bi bozeramaile aukeratu dituzte, Udaletzeko Foroan parte hartzeko.
-Enkestak egin ondoren, ondorioak atera dituzte.
-Datuen bilketa aurkeztu eskolan.
Gurasoak:

-Familiak etxean hondakinak nola biltzen duen enkesta bat bete.
-Gure Eskolako A21 zer den eta zer egiten ari garenaren informazioa jaso.


7. Proposamenak

-Auzoan gure lana zabaldu, auzoko elkarteekin bildu eta komunean ekintzak proposatu eta bakoitzari dagozkionak zehaztu eta burutu.
-Guraso eta ikasleen parte hartzea handitu.
-Paper kontsumoa eskolan jaitzi.

0 comentarios:

Kontu ibili web honetan hakerrak dituzu atzean, begi luze!!!!!!!!!!!! aio ta ondo izan!!!!!!!!

 


2009 Zenbat denbora dugu, gure ohiturak aldatzeko??? - Templates Novo Blogger 2008